XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihotz biz, berriz, Ricardo Senabrek El Culturalen zioenez, es un oasis en medio de este desierto de trivialidades mercantiles que nos aflige.

Bistan denez, funtsean kritiko ezberdinak, liburu ezberdinez, komunikabide ezberdinetan eta elkarri irakurri gabe hiru urteko aldea dago bi kritiken artean, bat datoz nire lana epaitzerakoan;

eta epaia funtsean zera da: neure kasa, merkatutik kanpo nabilela, eta horrela ibiltzeak zerbait neurea esateko aukera ematen didala.

Barkatuko ahal dit irakurleak hala espero dut ongi jartzen nauten kritika bi hauek aipatzeko apaltasun falta, baina, iruditzen zait, nolabait ere balio dutela gorago aipaturikoa indartzeko, hau da, ez duela merezi literatura txikietakook merkatuari begira ibil gaitezen, besterik ez bada ere, zer irabazirik ez dugulako; txistea onartzen bazait: itsusiak garenez, beste erremediorik gabe ondraduak izan beharra duintasunez eraman dezagun.

Lehenagokora itzuliz, oker ez banago, beste hau ere esan izan da: euskarazko literatura fikzioa dela, berez dena baino askoz itxura hobea duena, alea baino lastoa gehiago.

Matías Múgicak esan zuen hori, eta azken boladan gure artean izan den eztabaidarik beroenetako bati zabaldu zion atea.

Matías Múgicak oso adibide xinple baten bidez ilustratzen du gure azken urteotako literatur produkzioaren aberastasun ezinezkoa.

Oker ez banago, zera dio, munduan zehar hedadura berdintsua duela edertasunak, ez dakit zein den proposatzen duen prebalentzia-tasa;